http://www.berria.eus/…/001/2014-1…/nafarroa_ene_aberria.htm Nafarroa, ene aberria 2014-12-11 / Beñat Sarasola 20 26 0 E z da, ez, bat-batean sukar positibista batek irentsi nauela. Ez da zerua ireki zaidala kolpetik liburu edo hitzaldiren batean entzundakoak letraz-letra iltzatu zaizkidalako burmuinean eta, egun batetik bestera, euskalduna baino euskaldun-alfa naizela, hots, nafarra naizela, deskubritu dudala. Ez da hori. Nire nafartasuna borondatezkoa da gehiago, hautu bat, erabaki literario bat politikoa bezain; ez sinismen kontua. Historialari bat baino gehiago haserretu zitzaidan, antza denez, aurreko batean Alardeari buruz idatzi nuenean historia gutxietsi omen nuelako. Ez da hainbeste historia menostu zalea naizela ez bada historizismo kartoizkoa, kontserbadorea ez ezik ezein borondate politiko eraldatzaile zertzeko oztopo dela iruditzen zaidalako. Baina, hala ere, nafar, baiki. Azken bi hamarkadetan euskal idazle na...