EUSKAL ANTZERKIA
Ekainaren 16an egin zuten Eztena jaialdia, Errenterian. EZTENA 2019ko urtarrilak 6 0 Ttak! Atx huts, hots, axut! Euskal antzerki talde batzuen izenekin esaldi esanguratsuak eta guzti sor daitezke, onomatopeia, interjekzio eta bestelako izen eta izenondoak elkartuta. Haien bidez saiatuko gara euskal antzerkiak 2018an eman duena laburbiltzen. Ttak! Aiztoaren hotsa. Agian, aizkora baten epaia egurraren kontra. Hemen dugu 2019a, ttak! Eta hara non 2018ak ekarri ziguna gogoratzean Ttak! konpainiaren izena datorkigun lehenik eta behin. Bitxia da gero, konpainia guztiz ezezaguna delako ikusle askorentzat, baina seguru Agur eta Dolore ikusi dutenek aizkorakada indartsuaren kolpea sentitu dutela, aurreko guztia bukatzen, kate astunak ebakitzen, geroa askatasun osoz bilatzen duen lan labur horrekin. Emakume-ikuspegitik egina, zalantzak eta kontraesanak leku zentralean jarrita, umore basatia eta kemen izugarria lagun… Argi dago...