Entradas

Mostrando entradas de julio, 2019

Iñaki Segurolaren artikuluak

Imagen
https://31eskutik.com/category/inaki-segurola/?fbclid=IwAR1ti5rxMMAyGh-ZQEjvjVz10QOSUVIXBGW5T82JyNN6YQK7gcaHos86g34 Bat uak bereiziko gaitu Iñaki Segurola Gure hiriburuetako batean gertatu da. Bertako seme bat, nere laguna, aspaldian ezbaika-moduan ibili da emakume batekin, harreman baten luzakizun edo deskontuko denboran bezala. Nere laguna libertate haundi xamarrean ibili da, eta emakumea, aldiz, zain bezala, ea besteak ze joera aterako, eta zirt-edo-zart egin nahian eta ezinean. Nere lagunak egiten duen euskara bakarra batua edo batu-antzekoa da, eta emakumea, berriz, herri koskor batekoa da eta erdara bigarren hizkuntza moduan bizi izan duena beti (nere modutsukoa, horretan). Zer gertatu da? Emakumeak, esan ohi den bezala, beste bat ezagutu duela, eta gustatu, eta laketu, eta maitemindu eta horiek denak gertatu, eta zer egin du? ba, nere lagunari despeida eman… eta hizkuntza aldatu, alajaina! Eta hauxe da ixtorio hau hona ekartzeko daukadan arrazoia, jakina. Beren ar...