UDAKO IRAKURKETAK: AUTOKARABANA
Fermin Etxegoienen Autokarabana irakurtzeko astia izan dut, eta zenbat disfrutau dudan! posgarria da konturatzea badala erralitatearen ikuspuntu pertsoanalak zenbat eman lezakeen konturatzen denik. Berez literatura ez da kontatzeko modu bat baizik, errealitatea geureganatzeko era bat baino ez eta Fermin Etxegoienek Autokarabanarekin hori lortzen duelakoan nago. Liburua irakurtzen hasi eta ez nintzen bapatean murgildu, adineko gazte bat bere bikotearekin separatuta bizitzari aurre egin beharrean… bueno, baina momentu batean honako definizio zitalarekin aurkitu nintzen: “(Autokarabana) erostea proposatu nion emazteari eta berak barre egin zidan aurpegira. Kezkagarriena zen algara etsi hartan mesprexua eta errukia nahasten zirela. Mesprexua nirekiko eta errukia berekiko” Bapatean, konturatu nintzen ikuspuntuaren sakontasunaz, zelan errealitatea barne saminaren islada baino ez zen. Baina errealitatea interpretatze honek pertsonaiak biz...