UDAKO IRAKURKETAK: AUTOKARABANA
Fermin Etxegoienen Autokarabana irakurtzeko astia izan
dut, eta zenbat disfrutau dudan!
posgarria da konturatzea badala
erralitatearen ikuspuntu pertsoanalak zenbat eman lezakeen konturatzen denik. Berez literatura ez da
kontatzeko modu bat baizik, errealitatea geureganatzeko era bat baino ez eta
Fermin Etxegoienek Autokarabanarekin hori
lortzen duelakoan nago.
Liburua irakurtzen hasi eta ez nintzen bapatean murgildu, adineko gazte bat
bere bikotearekin separatuta bizitzari
aurre egin beharrean… bueno, baina
momentu batean honako definizio zitalarekin aurkitu nintzen: “(Autokarabana) erostea proposatu nion
emazteari eta berak barre egin zidan aurpegira. Kezkagarriena zen algara etsi
hartan mesprexua eta errukia nahasten zirela. Mesprexua nirekiko eta errukia
berekiko” Bapatean, konturatu nintzen ikuspuntuaren sakontasunaz, zelan
errealitatea barne saminaren islada
baino ez zen. Baina errealitatea interpretatze
honek pertsonaiak bizitakoaren arabera zela argin zegoen, onerako zein txarrerako egunerokotasunari
zelan aurre egin egoeraren morroi izan barik,
denoi pasaten zaigun moduan.
Hasierako orri horietan Bilbo
erreferentzi agertzen zaigu, eta bere ibilbide pertsonalaren berri ematen
digu “Putrearen Kobratzaile” enpresan
eginiko lana erreferentzi hartuta. Azken batean denok ez ahal dugu lehenbiziko
lanen bat, gure nortasuna eta egiteko eraren berri ematen duena? Ni baietzean
nago, beharrean hasi zen hiri horretan
sustraitzeko ahalegina egin zuen: herrikide
gehienentzat Bilbo deslekua zelako orduan eta orain, eta distantzia hartze horrek bere ikuspuntua
zorroztuko du, inguruaz askoz ere
kritikoagoa azalduz. Bilbora ezkondu eta herrira bueltatu beharra izan zuen
banatutako aita gazte baten peripezietan oinarritzen da liburua, hiri handia
deslukua bada protagonista bera ere bere lekua ezin bilatuta dabil, betiko
gizon gazte izatearen pribilegioari ezin eutsita.
Hasierako aurkezpenen gaiztotik, bere alabarekin gabonak pasatzera doan aita
banatu baten ahotzaz aurkitzen gara. Momentu kritikoa bizitzen ari den ahotsaz,
horregatik, dena bere kontra dagoelako, ahalegintzen da errealitatea bere nahietara
moldatzen, zelan bestela ba? Horixe bera da guztiok nahi doguna, baina gure
protagonista bereziki azkarra denez, ingurua inplikatzen du biktimismo
zuriketan: gurasoak, lankidea, neskalaguna… Jim Thompsonen “1280 arima”
liburuko txerifaren ahotsa etorri zait gogora liburua leitzean, ze
errealitatearen zurrunbiloak noraezean darabilen pertsonaia batetik,
konturatzen gara konfliktoak protagonista berak
probokatzen dituela bere nahiak
asetzeko. Maisutasuna kontatzeko eran
dago, ahots narratiboan, eta Goietxenek
ironiaz, bigarren zentzuak maisuki erabiliz, errealitatea sufritu eta
bereganatu nahi duen berrogei urteko
lagun baten erretratu ahaztezina eskeintzen digu.
Berekoia izaki, protagonista
bere obszioek ezin dominatuta dabil:
erretzearena, bidaiak harat eta honat herria beti zentrua dela, baina nork ez
du identifikatzen gaituen obsesiorik? Ez da erreza bizitzari aurre egitea bikoteak paretaren kontra burua joz etsipenetik
askatu nahi badu, ez horixe; hala ere gure protagonista erredun sentitzen da,
bere gizon eskubideak bikotearen gainetik jarri zuelako: eguneroko gauza txikietan, gehien- gehienetan emazteak baino adore
gramo bat gutxiago jartzen nuelako.
Duen egoera gutxi balitz, gabonetan beste arazo bat du, barriro ere banaketari
aurre egin beharko dio, ze bere bikote gaztea, berarekin empresa berean lan
egiten duen euskara teknikaria, urrundu zaio betiko eta gure laguna sexu grina
ezin asetuta dabil noraezean . Ze Aldasoro
jaunak bakardadea ez du sufritzen, guraso eta arreba hurrean ditu, baita bikote
ohia eta alaba ere, herrian lagunekin gustura dabil, tabernan orduak ematen
duela. Baina batez be sexu grinak bideratzen du bere bizia.
Gainontzekook kontrolpean izaten ahalengintzen garena begistan jarri eta
berezko dogun ezinegonak plazaratzen dira orrialdeetan zehar. Erakusten den ikuspuntu mingarria izan liteke, batez be
gazteen janzkeraz, polar jantzi militanteen kontra behin eta berriz azaltzen
da, edo euskara talde interesen helburu taktiko bihurtzearen salaketa egiten du. Ezin da ahaztu gure herrian politikoki korrektoa
ez izatea pagatu egiten dela, baina ikuspuntu deslokalizatu hau koherentea da
pertsonaiaren izaerarekin. Euskal
gizartean bizi ditugun hainbeste
dogmatismoren pisua arintzeko, Aldasororen iritzia kontuan izan behar da, heldutasuna
ezin asumiturik dabiltzan herritar askoren ahotsaren islada delako.
Beraz, Ikuspuntu horretatik, diskonformidade,
haserre eta ironia horietatik sortzen da errelitateari aurre egiteko modu
pertsonala; beti ere ausarta, inoiz
amore emateko prest ez dagoena, eta aldi
berean hizkuntza erabilera aproposa. Benetan pozgarria da baturantza norbere
barne ahoskeratik abiatzea, ze kontakizuna darabilen hizkuntzari esker
indartzen da euskara hizkuntza bizia
dala erakutsiz, egunero erabiltzen dugun komunikazio tresna ezelako garbizaletasun konplexurik barik: Irantzun-erantzun, atzera ere irantzungailua, hizkuntza
halako trebesiarekin manejatzea benetan txalogarria da.
Pertsonaiaren obsesioek besteekin
dituen hartuemonetan eragina dute, adibidez bere empresan behar egiten duen
supergizonarekin halako relazio berezia du, ze beti da nobia kenduko dion beldur; azken batean etsaiak derrigorrez behar
ditugu bortxaz jokatzeko eta zuritzeko
gure burua, horretan Aldasoro maisua da.
Beste alde batetik,
protagonistask errealitateari kritiko begiratzen dio, a zer nolako gozada izaten zen laurogeiko hamarkadan zurito batzuk edatea
Gasteizko alde zaharrean. Herrian gabonetan alabarekin, Irantzuren galera
eta ondoren krisia esparru guztietan, ze Aldasorok ez du lana ere ziurtatua. Koperatibismoaz
ere nahiko kritiko agertu arren, nabari da harrotasuna herrian denak ongi bizi
direlako eta euren izaerarekin bat datorren proiektuak ongi izatean bizitzeko
aukera eman dielako, kritikoa da, baina
onurak onartuta. Esan liteke familia nahiz lagun arteko harremana
ezinbestekotzat jotzen direla liburuan, azken batean gure egunerokotasuna besteekiko dugun
harremanetan gorpuzten da, pertsonalki berezkotasuna modu naturalean inolako
iminziorik barik, lotzarik barik
azaltzea gustatzen zaio Aldasorori: Luz herriko giroa, euskaldunez betea,
espero baino askoz atseginagoa suertatu zitzaidan, bertan ez nituelako inondik
inora antzeman munduaren aurrean euskaldun agertzeaz momentuoro harro
nabarmentzen diren koadrila meta-euskaldun kantsagarriak
Beste aurkikuntza nabarmena zeharkako estiloa zelan darabilen da, tarteka estilo zuzenarekin
nahastuz: Modu diskretuan ari zitzaidan
Koldo. Ohi ez bezala, ahotsa ia
altxatu gabe. Ez da ergela eta Ondo daki autobusean behin joateagatik ezin
duela bere burua nabarmendu autobusa egunero hartzen duten langile gutxi horien
aurrean.
Bestalde, intimitatea modu
natural baten azaltzeak, batez ere pekatutxoak, pornografiara jotzea, behin eta berriro
masturbatzea, adineko emakume batekin txortan egitea, eredu izatetik at, gehiengoak ditugun gabezi
pertsonalen berri ematera ausartzen da:
Internet saioa etxean eta tabakoz. Esku batekin masturbatu eta bestearekin
erre. Isuri aurretik, hiru zigarro. Ostean
laugarrena. Paretaren zuritasunean galdu naiz.`Pertsonalki jausi hau
importantea da, ze sarri literatura arketipo heroikoen eskaparate hutsa da,
kontakizunak berezko balioez kanpo propaganda eredugarria derrigorrez eduki
beharko balu bezala gehiengo batek onartzeko, hau da, politikoki korrektoa izan
behar da: Emakume helduaren gorputz
eroriak hainbat gune propio estaltzen ditu eta bertan izerdia pilatzen da,
adibidez titi mardulen azpian. Nire eskuekin titiak behetik gora altxatzean
izerdia askatu dut, zabal dadin egongelako espazioan.
Parrafoaren egituraketak ere harritu
nau, ze garapen laburreko da, arina textua zizelkatzean, ahoskotasunean
oinarritua, horrek ikuspuntuari, errealitatea interpretatzeari halako
arintasuna emoten dio, beti ere alperriko diskurtso kaoitikoa alboratuz. Bakar
hizketa ez da metatzen alperriko berba nekagarrietara, ze AldasoroK bizimoduri
gogor eusten dio, ez dago nekatua, gogaitua, deprimitua, bere momentu txarrak
izan arren saiatzen da bizitzari ahalik eta onena ateratzen, hortik ironia, manipulazioa
eta traziorako joera: Ez dadila guztiz
larria izan, bakarrik lagunak erakusten duen seguritatea kolokan jartzeko
beste. Horregatik diogu-eta inbidia lagunari, erakusten duen seguritateagatik.
Arintasun honek irudi poetiko
bitxiak eta erakargarriak sortzen ditu: Olatzek
kontu sekretuak xuxurlatzen dizkio Itsasori belarrira, a zein ongi kokaturik
daramaten bien arteko antz apurra begitartean. Seguruenik unikornio femeninoaren arrazakoak dira eta bakarrik
daudenean adarra atera eta elkarri ferekatzen diote.
Liburuko orrialdeetan
pentsamenduen uztarketak alegoría zentzua hartzen du pentsamenduak nortasunaren
indarra nabarmenduz:
Ez, gizon arruntok lehenago hondoratu ginelako handinahiaren putzuan
eta orain beste norbaitek eraman beharko ditu gure emakumeak portu onera. Nork
egin dezake?
Emakumeen karabanak gidatzeko beharrezkoak izaten dira supergizonak.
Bestela eunukoak.
Azkenean protagonistaren inguruan
sorturiko harremanen sareak interes konfliktoa bizi du, lantoki barruko lehiak
berak irtenbide bat aurkitu behar du, egoerak ezin du luzaroko iraun.
Narrazioan hildo desberdinak: lagun minarekiko harremana, sexu grinak jotako
obsesio galgarria, eta ibilbide profesionalen inguruko lehia boterea eskuratzeko
ongi bideratzen dira. Aldasorok mehatxua erabiltzen du epe laburrean komeni
zaiolako, baina eginikoak faktura pasatuko dio, ze arauk guztiak apurtzen ditu bere pasioa asetzeko. Behin lortuta berdin zaio, ze denborak atzera
ezin du egin, berriro aita izateko beranduegi da, horregatik autokarabana berri
bat erosi beharrean zaharrak aparkatzen arituko da aurrerantzean. Udarako Autokarabana
eleberriaren irakurketa entretenigarri eta freskua da, zer gehiago eskatu
leike liburu bati eguzki galdatan irakurtzeko?
Comentarios
Publicar un comentario