Entradas

Mostrando entradas de noviembre, 2016

AZKUEREN ETA AITA DONOSTIAREN KANTUTEGIAK

Imagen
Azkueren eta Aita Donostiaren euskal kantutegiak sarean … Euskal Musikaren biltzaile handienen lanak, Resurreccion Maria de Azkue eta Aita Donostiaren kantutegiak sarean eta pdf formatuan, edonork jaisteko moduan daude. Musika bilduma itzelak dira biak ala biak, eta dantza doinu ugari aurki daiteke horietan. Aitor Gorostiza musikariak, Santa Zezilia ospatzeko ezagutzera eman ditu bi altxor hauek,  Euskaltzaindiak  eta  Eusko Ikaskuntzak  beren webguneetan eskura jarrita dituztenak. Azkue http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/6831.pdf Aita Donostia http://www.eusko-ikaskuntza.org/upload/docs/Aita_Donostia_06.pdf http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/6831.pdf http://www.eusko-ikaskuntza.org/upload/docs/Aita_Donostia_08.pdf http://www.eusko-ikaskuntza.org/upload/docs/Aita_Donostia_09.pdf

KULTURA: BIZITZA JAKITURIA

Imagen
Goizuetako Azaro Kulturaleko hirugarren asteburua ere mamitsua dator Ttipi-Ttapa  2016-11-18 10:45      KULTURA     LEITZALDEA   GOIZUETA Ostiral arratsaldean pintxo kalejira, larunbatean kontserba ikastaroa eta  Gutik ZURA dokumentalaren aurkezpena eta igandean erreka garbitzeko auzolan Goizuetako Kultur Taldeak, Goizuetako Udalaren laguntzaz antolatutako Azaro Kulturaleko hirugarren asteburuan ere izan da zer ikusi eta zer egin Goizuetan.  Gutik Zura dokumenatala aurkeztuko du Mari Jose Barriola zuzendariak larunbat arratsaldean.  |    Ikusi handiago  |   Argazki originala Azaroaren 18an, ostiralean 19:00etan pintxo kalejira eginen dute dantzariekin kalez kale. Azaroaren 19an, larunbatean 09:00etatik 14:00etara kontserba ikastaroa Umore Ona elkartean eta 18:00etan ‘Gutik ZURA’ dokumentalaren emanaldia Ganbaran. Azaroaren 20an , goizez, erreka garbiketa eginen da auzolanean. Azaroko...

Badiako urbanoan

Imagen
BADIAKO URBANOAN Itsasoari lepoa emonda, autobuseko atzekaldean doa zutik, ez dau zeru urdina olatuetan kulunkatzen ikusi nahi. Burura datorkio semetxoaren irudia, eta ostera be pregunta bera: “Zertan nabil?” barne susmoaren dardarak dino bere kontra azalduko dala egindakoa. Itsasoari karenka dagozan bahia ganeko etxe dotoreak begiratu dauz ezer ikusi barik, gainean dagoz mende hasierako dotoreziagaz, miradorez jantziak, marmol gorrikoa, urdin metalduna, hantxe gerizpe aldean berrikuntza ausartenagaz. Etxeei behatzeaz halako zirrara hotz baten eragina somau dau. Halan da be, beraz akordatean arrapaladan datorren desioaren garra ezin eutsiz, damu da, behin eta barriro datorkion preguntari ezin kontestauta: “Eta gero zer?” zalantzaren espresio tinkoa lotza barik igarten da bere aurpegian, “zelan segi?” Olatuetan kulunkatzen dan zeru urdinari lepoa emanda, zutik doa autobus urbanoan, ezin onartuta apartera behatzeak beldurra emoten deutsala. Ez...