Entradas

Mostrando entradas de enero, 2018

EUSKAL BALADAK (KALTZAKORTA)

Imagen
«Euskal balada askoren ezaugarria tragikotasuna da, eta batzuetan baita krudeltasuna ere» – Orain antologia hau plazaratu duzu, baina zure doktore- tesia ere laster izango da kalean, ezta? – Bai, uste dut jadanik inprimategian dagoela. Izenburua, berriz, hau izango du:  'Euskal baladak. Azterketa eta edizio kritikoa' . Ez dut euskal baladen corpus guzti-guztia hartu, baina bai zati handienetako bat. Aldaera guzti-guztiak ez ditut argitaratuko; zergatik? Soilik atzean eskuizkriburen bat aurkitu ditudan aldaeren kasuak hartu ditudalako aintzat. – Herriak kantatu egiten zituen baladok. Baina aspaldi. Urte asko dira jendearen oroimenetik ezkutatu zirela. – Bai, transmisioa aspaldi eten zen. Antonio Zavalak ahozko bertso eta bertsopaper asko bildu zuen, badakizu. Kantu eta baladen bila ere aritu zen, baina balada-eredu bakar bat baino ez zuen batu: 1967an izan zen, eta oso eredu txarra zen. – Hara! – Bai, Antonio Zavala ez zen bertsoetara mugatu, eta berak esan ...

BAKALAOAREN ARKEOLOGIA (EDU LARTZAGUREN)

Imagen
Iker Rodriguez bakalaoaren arkeologo moduko bat da. 1990eko hamarkadan pil-pilean zegoen bakalaoaren ibilbideko dantzalekuak erretratatzen ditu. Eraikinetako bakan batzuk zutik daude, baina gehienak itxita, edo hondakin multzo bat besterik ez dira. «Musikaren tenpluak ziren», esan du. Irratigintzan hasi zenean zaletu zen Rodriguez dantzarako musika elektronikoarekin. Gainera, diseinatzailea izanik, orduko iruditeria biltzen du. «Kartelak, posterrak,  flyer -ak maite ditut, eta baditut 20.000 inguru etxean», esan du. «Mugimendu haren atzean, drogez gain, diseinatzaile, artista eta kulturako jende asko egon ziren, eta kartel asko artelanak dira, horregatik biltzen ditut». 4.000 CD ere baditu. Euskal Herrian, Irungo (Gipuzkoa) Jennifer dantzalekuan entzuten zen Valentziako (Herrialde Katalanak) «bakalao soinua» deituriko musika hura, larunbata arratsaldeetan, Jenny Power deituriko saioan, Rodriguezek gogoratu duenez. Debako (Gipuzkoa) Txitxarro geroago hasi zen, eta trance doinuak...

BELTZAREN ESTEREOTIPOAK LITERATURATIK IKUS-ENTZUNEKOETARAT.

Imagen
Arantxa Iturbe, Irati Jimenez eta Iratxe Fresneda, atzo Elizondoko Arizkunenea kultur etxean emandako hitzaldian.   JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS   2018ko urtarrilak 21       0     Ray Ramond Chandlerrek zehatz-mehatz azaldu zituen nobela beltz baten heroiak izan beharreko ezaugarri eta bertuteak: «Kale anker hauetan behera dator gizon bat; berez ankerra, ustela edota koldarra ez den gizona. Bera da heroia; bera da dena. Gizon osoa izan behar du, gizon arrunta eta, aldi berean, ezohikoa. Esaldi higatu bat erabiltzearren, ohorezko gizona izan behar du». Patroi horren arabera josita daude literatura eta zinema beltz klasikoko heroi gehienak. Detektibearen arketipoa da. Azala orbain fisiko eta psikologikoz gogortua duen gizon zintzo eta ausarta. Heroiaren definizio horretan, baina, zein da emakumeei erreserbatutako rola? Estereotipoak aukera ematen al du emakumezko pertsonaia interesgarriak eta erreferente berriak sortzeko? Gisa horretako gal...

Antzerkia eta bertsolaritza

http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/hitzetik-hortzera/bideoak/osoa/5318669/bideoa-edurne-azkarate-aktore-eta-telebistako-aurkezleari-elkarrizketa/ crolling="no" src="http://www.eitb.eus/eu/get/multimedia/screen/id/5318669/tipo/videos/" width="458" height="268" frameBorder='0'>   Edurne Azkarate 'Aulki-jokoa' telebista-saioaren aurpegia bertsolaritzari buruz mintzatu da  Hitzetik Hortzera  saioan.

MITOAK EGIN DU MONSTRUOA (ITZIAR UGARTE IRIZAR)

Imagen
Mitoak egin du munstroa Badira literaturaren historian mendez mende ezabatzen ez den lorratza utzi duten gauak. Haietako bat da 1816ko uztailean Frankensteini amua jarri ziona. Gau batean hasitako jolas batetik irtengo zen beldurrezko generoaren ikono agorrezina; eleberriaren bertsio eta pantailaratze infinituaren bidetik, mito gisa iritsi dena gaurko egunera. Asteon bete dira 200 urte Mary Wollstonecraft Shelleyk  Frankenstein edo Prometeo modernoa  eleberria argitaratu zuenetik, 1818ko Urteberri egunean, Londresen. Shelleyk idatzitako istorioaren atzeko istorioa ere istorio oso bat da. Indonesiako Tambora sumendiaren erupzioak ipar hemisferioa errauts lainoz estali zuen 1816an, eta udarik gabeko urtea eragin. Zeru haien azpiko Suitzan zebiltzan Mary W. Shelley eta Percy Shelley poeta —harekin ezkontzean hartuko zuen abizena lehenak—. Londrestik ihes eginda zeuden biak, lehenaren aitak bien harremana ukatzen zuelako. Haiekin zen Maryren ahizpaorde Claire Clairmont ere...

TEATRO EN 2018 (EL PAÍS)

Imagen
El teatro en 2018: un desafío a los géneros y formas tradicionales Adaptaciones de novelas y películas, nuevas dramaturgias y el eterno retorno de los clásicos protagonizarán la escena Si algo caracteriza el teatro contemporáneo es su desafío constante a los géneros y formatos tradicionales. Ese es el espíritu con el que en otoño arrancó la temporada 2017-2018 y también el que impregnará las producciones que se van a presentar en los próximos meses en los escenarios españoles. Adaptaciones de novelas o películas, revisiones de clásicos y una apuesta decidida por las nuevas dramaturgias marcarán la cartelera de 2018. Grandes adaptaciones El nuevo año arranca, de hecho, con dos grandes adaptaciones que atraviesan sin miedo los límites del teatro:  El ángel exterminador  en Madrid y  Moby Dick  en Barcelona. La primera es una de las grandes apuestas del Teatro Español de Madrid esta temporada. Nada menos que 20 actores componen el reparto de esta producció...