150 gr
150 gr bihozkada mesedez! Aurten lehenengoz molde txikiko antzerki, dantza, eta arte ezseniko desberdinetako ikuskizunak batzen dauzan “150 gr” ekitaldira joateko aukerea izan dot, eta proposapen interesantea begitandu jata. Hasteko, Gasteizko Gorbeia Zaldiaran kaleko merkatua aukeratzeak emanaldi desberdinak antzezteko ikusleari halako konplizitatea eskatu deutso; hain zuzen be, merkatu zaharrera erosketak egitera joan beharrean, antzerki laburrez disfrutauteko inbitazinoa zentzumenak zorrozteko. Gainera, zeozeinek pentsau baleike be, jendez gainezka dagoan merkatu bera promozionauteko ikuskizuna dala, dasdaketa eta ardo txuriz lagunduta diseinu berriko merkatua dala Gorbeia Zaldiarangoa, guztiz konfundituta egongo litzateke, ze saltoki gehienak zarratuta daukazan auzo merkatua da. Horregatik, bultzada behar daben auzoko denda txikiei laguntzeko eta hainbat antzezleen beharra ezagutzeko antolatu da hiru egunetako ikuskizun hau. Eguazten arratsaldez lau...