Entradas

Mostrando entradas de enero, 2015

KRONIKA BALTZA ELIZONDOTIK

Imagen
Ilbeltzaren 24an Elizondoko Arizkunean   Jon Alonso k eta   Itxaro Borda k nobela baltzaz berba egin euskuen han gengozan guztioi, biak nobela baltzaren egile diran aldetik idazle ikuspuntutik zuzendu jakuzan. Aurkezpena eta gero,   Jon Alonso n iritziz dektibe pribatuak eta inbestigazino ofizialaz arduratzen direnen arteko tirabirek definitzen dabe nobela baltza. Ikerketa ofizialaren gainetik, benetan gertatutakoaz arduratzen danak zehazten dau narrazio baltza. Behin generoa definituta, detektibearen portaera bera da berari interesatzen jakona, ideologikoki zelakoa dan, ze ezkutukoa azalaratzeko prosezuan, ikertzaileak errealitatearen argazkia eskeintzean, boterearen portaera azalean geratzen da, eleberri baltzaren ikuspuntu ideologikoa erakutziz. Erreferentzi moduan ameriketako nobela klasikoko bi  idazle hartu ebazan kontutan:  Raymod Chandler   eta   Dashiell Hammet . Biak nobela baltzaren konzeptu  horren eredu izan...

THE ALLMAN BROTHERS

Imagen
Azkena rock jaialdian ikusteko aukera izan neban eta onak baino hobeak dirala esan behar...

ITXARO BORDA

Imagen
Gaur egun idazle nagusienetariko bat dogun Itxaro Bordaren olerkigintzaren ganeko ikerketa interesgarria aipatur nahiko neuke: http://www.452f.com/pdf/numero0 9/09_452f-mono-tina-escaja-orgnl.pdf

PROTAGONISTAREN IDEOLOGIA

http://www.berria.eus/paperekoa/2042/042/001/2015-01-18/protagonista_detektibe_bat_izateak_ikuspegi_ideologikoa_du.htm Nobela beltza idazteaz gain, generoaren inguruko kontuei ere «interesez» erreparatu izan die beti Jon Alonsok (Iruñea, 1958). Baztango Nobela Beltzaren Astean izango da, hizlari. Nobela beltza ikuspuntu ideologikotik aztertu du horretarako. Zein da zure azterketaren abiapuntua? AEBetako eta Depresio Handiko testuingurua eta jatorria kontuan hartuta, generoak izan duen bilakaera aztertzen hasi nintzen. Bilakaera ideologikoa, zergatik ukatu. Jatorrizko nobela beltzaren ezaugarrietako bat pertsonaia da, pertsonaia nagusia, protagonista. Pertsonaia, gehienetan edo ia-ia beti, detektibea izaten da. Eta detektibe izate horrek ikuspuntu ideologiko bat ere markatzen du. Hori oso ongi ikusten da jatorrizko nobela beltzean.  Maltako belatza -n argi ikusten da hori. Sam Spade detektibeak sekulako liskarra izaten du Miles Arche bere lankidearen heriotza ikert...

NOBELA BELTZA EUSKAL HERRIAN

http://www.berria.eus/paperekoa/1959/040/001/2015-01-18/bizitza_bera_bezain_beltza.htm Oso artikulu interesgarria begitandu jata Ander Pérezek Berrian nobela beltzaren gainean idatzirikoa, horregatik, oihartzuna izan dezan hona hemen: Baztango giro umel eta laino itxiaren erdian, erraz irudika daiteke gertakari misteriotsu bat. Halako giroan, nobela beltzaren neurrira egindakoa dirudi agertokiak. Ez eguratsagatik bakarrik. «Paisaiak, baztandarren izaera estereotipatua, kontrabandoaren tradizio historikoa...», hainbat elementuk ekarri dute Nafarroako iparraldeko eskualdearen eta nobela beltzaren arteko lotura estua. Joseba Otondoren iritzia da hori. Berak eta hainbat lagunek Baztango Nobela Beltzaren Astea antolatu dute, datorren asteazkenetik aurrera. «Irakurzaletasuna beste era batera gozatu» nahi dute, eta haien eskualdeak genero beltzarekin izan duen harremana baliatu dute horretarako. Astebetez, euskal letretako lan beltzak ekarriko dituzte jendaurrera, aitzindariak zein a...

BORGES Y CORTÁZAR

Imagen
http://culturacolectiva.com/100-cuentos-de-julio-cortazar-y-jorge-luis-borges/ Según el argentino, basta preguntarse por qué un determinado cuento es malo. No es malo por el tema, porque en literatura no hay temas buenos ni temas malos, hay solamente un buen o un mal tratamiento del tema. Tampoco es malo porque los personajes carecen de interés, ya que hasta una piedra es interesante cuando de ella se ocupan un Henry James o un Franz Kafka. Uno de los mejores cuentistas latinoamericanos y, además, uno de los máximos exponentes del Boom Latinoamericano, dijo sobre el cuento casi todo lo que los narradores contemporáneos definen como tal, fue él uno de los grandes cimientos del relato corto contemporáneo y comparaba al cuento con una esfera; es algo, decía, que tiene un ciclo perfecto e implacable; algo que empieza y termina satisfactoriamente como la esfera en que ninguna molécula puede estar fuera de sus límites precisos. Es Julio Cortázar. Creó con sus ficciones un...