KRONIKA BALTZA ELIZONDOTIK
Ilbeltzaren 24an Elizondoko Arizkunean Jon Alonsok eta Itxaro Bordak nobela baltzaz
berba egin euskuen han gengozan guztioi, biak nobela baltzaren egile diran aldetik idazle ikuspuntutik zuzendu jakuzan. Aurkezpena eta gero, Jon Alonson iritziz dektibe pribatuak eta inbestigazino ofizialaz arduratzen direnen arteko tirabirek definitzen dabe nobela
baltza. Ikerketa ofizialaren gainetik, benetan gertatutakoaz arduratzen danak zehazten dau narrazio baltza. Behin generoa definituta, detektibearen
portaera bera da berari interesatzen jakona, ideologikoki zelakoa dan, ze
ezkutukoa azalaratzeko prosezuan, ikertzaileak errealitatearen argazkia eskeintzean, boterearen portaera azalean geratzen da,
eleberri baltzaren ikuspuntu ideologikoa erakutziz.
Erreferentzi moduan ameriketako nobela klasikoko bi idazle hartu ebazan kontutan: Raymod
Chandler eta Dashiell Hammet. Biak nobela baltzaren konzeptu horren eredu izanik be Dashiell
Hammeten kasuan
gainera, McCarthy senadoreari aurre
eginda ez ebalako inor salatu, bere idazlanak merkatutik kanpo utzi, eukan irrati programea debekatu, eta
baliabide ekonomikorik barik laga eben miseria gorrian. Beraz, erreferentzia izandako zenbait idazleen beharra fikzioan zein errealitatean gizarte konpromezoarekin lotua egoan. Aldi berean bere berbetan, Carballoren sortzailea izan zan Vázquez Montalbánek be nobela
baltza gizarte gaztakekin lotu eban, eta nobela poliziakoa, barriz, ezelako
denuntziarik egin barik gaizkileen
kontrako ikerketa ofizialaz arduratutakoa. Berarentzat nobela baltzak errealitatea aztertu eta bizi dogun egoeraren gogoeta bultzatu
dau, eta horren adibide argia da Frantzian Charlie Hebdo aldizkarian
izandako atentu integrista Jean Claude Izzo idazleak bere Marsillako
trilogian duela hamasei urte aurreikisi izana.
Abiapuntu hori berea
eginda, gaur egun generoa aldatzen doa bere ustez, detektibe
pribatuaren pertsonaiarik barik gertatutako sarraskiaz komisarioa arduratzen
da, eta besteak beste Wallander eta Montalbano abiaburu izan ebazan, gaur egungo Eskandinabiako eta Greziako nobela baltzaren ordezkaririk ezagunetarikoak. Detektibearen hutsuneaz, ofizialtasuna ezarritako estatu egituraren onarpena izanik,
sinesgarritasuna benetako ete dan preguntauta, berak ezetz erantzungo leukeala aitortu euskun: komisario sueko batek komisaldegian
detenitutako gaizkileari kafesenerik nahi dauan preguntautea
normala izan litekeala, baina Greziar komisaldegi bateko komisarioak ziurrenik
halakorik ez leukeala egingo. Kanbio honen eredu lez be Donna Leon jarri eban, euskaraz pasarte bat leiduz, bertan poliziak herizain bi mehatxatu ebazan euren ordutegiz
kanpo behar egitera obligatuz, bere berbetan errealitatearekiko kompromezu ezaren adierazle nabarmena. Beraz. Jon Alonsok onartu dauz generoaren aldaketak azken
boladan, berak oso gustokoak ez badauz be.
Ondoren Itxaro Bordaren txanda ailegatu zan, idazle lapurtarrak nobela baltz andana
eskribidu dau, Amaia Ezpeldoi detektibea protagonista dala. Bere berbetan nobela baltzaren oinarrizko egitura Ediporen
istorian oinarritzan da: Edipo bidean joiala ezezagun bategaz auskan
egitera behartuta bere aita hil egin eban, eta behin boterera ailegatuta
amagaz ezkondu; Edipo patuaren txontxongilo izanik behin errealitatea ikusita, begiak atera ebazan. Nobela baltza beretzat horixe da, somatu barik bideratzen
gaituen indarrekin karenka topautea, errealitatea bere osotasunean, berezko
dauan krudeltasunagaz, ulertzea. Beraz, Alonsok
bertsio ofizial eta egiaren arteko gatazkaren emaitza lez ikusten baeban nobela baltza; Itxaro Bordak bideratzen gaituen indar eta arrazoi desberdinen artean,
gizakiok berezko dogun krudelkeriaren ikerketa lez definituko leuke.
Itxaro Borda ez da abiatu, amerikar erreferentzi klasikoetatik, berak egile lez hiru
gurutzebide dauzka: ingurua, emekia eta ikerketa. Hiru kontzeptu hauek gauzatzeko
berak egile desberdinen beharrak izan dauz oinarri, aipagarrien artean: Sue Grafon, generoaren nondik
norakoak zehazteko emakumearen ikuspuntutik edo Hillerman,
Estatu Batuetako indioen erreserba erreferentzi dauan autorea, ze Itxaro Bordarentzat nobela baltzak herri jakin baten barri emoten deusku. Frantses
eleberrigile baltzen artean gustoko dau Bernard
Minier, Tarbesen gertaturiko “Elur azpian” nobela gomendatu euskularik. Zenbait autore periferiko be aipatu ebazan, besteak beste, eskandinabiarrak: Mankellen Wallander inspektorea
protagonista daben aleak edo Stieg
Larssonen “Milleniun” trilogía. Honetan Lisbeth Salander protagonista guztiz gogoko dau, ze ikerketaren barruan orain arteko ikertzailearen esterotipoa hautsiz, hackerra, antisoziala eta lesbiana dan emakume
hau erreferentzia bihurtu da, familia bortizkeria eta bortxaketak sufridu badauz be. Baita Europako eta Ameriketako tradiziotik
urruntzen dan nobela baltza be erreferentziatzat jo eban: Yasmina Khadraren eleberriak,
esaterako, bertan Argeliako ezkutuko gerra zibila bere gordintasunean jaso ahal da, edo iparraldeko muturrera joanda Islandian, erdi idazle erdi irakurle dan populazio honetako Indridasonen beharra goraipatu eban. Azken
batean Itxaro Bordaren esanetan,
Euskal Herria be irla bat da Aturri, Ebro eta Kantauri artekoa, hizkunta minorizatuen
orbitan finkatzen dana. Beraz, Itxaro Bordak eskribidutako eleberriek herri jakin batean kokatuak izanik, Euskal Herriko errealitatea dabe erreferentzia, bera emakume dan aldetik Amaia Ezpeldoi inspektorea protagonista printzipala, bere lesbianismoa naturaltasunez biziz, eta ikerketa generoak eskatzen dauzan derrigorrezko arauak oinarri. Azken ezaugarri
honetaz Almodovarren “La
flor de mi secreto”ko protagonista aipatu eban, ze emakumeek generoa bere egiteak, arrosatik beltzera doan ibilbideak aukera barriak
eskaintzen dauz. Gainera, Amaia Ezpeldoi protagonista izango dauan nobela barri bat be eskribiduten hasi da, oraingoan tramak bertako zabortegien gaiarekin lotura
izango dauala.
Bi idazle handi hauen txanda amaituta, han gengozanok be parte hartzeko aukera izan genduan
esandakoaz hausnarketa txiki bat egiteko. Eta besteak beste aipatuko neuke nobela baltza Euskal Herrian bizi dogun momentuaz gogoeta egiteko erabili izana,
euskal gizarteak su etenagaz bizi dauan une barria elebarri baltzean be isladatuko danaren ustea.
Ze Itxaro Bordaren iritziz
momentu barri honek indarrak
egunerokotasunean finkatzea ekarriko dau, eta bere esanetan “Podemos” izan leike horren adibide,
hiritarren gehiengoaren errealitate sozio-ekonomikoari jagokon elebarri baltza nagusitu
ei leike. Baina han bilduta gengozanen artean danak ez zegozan
iritzi horregaz konforme, horregatik gutariko batek galdetu eutsan Itxarori
ea euskal gatazkak hainbesteko energía zurrupatu badau, zergatik hain literatur
obra gitxi dagoan euskal gatazkari lotuak. Itxaroren
ustez elaberriak egon badagoz, eta gainera “Twisten” kasuan lez
arazoaren larritasunak bere distantzia be eskatzen dau, belaunaldi barriek
bestelako irakurketa bat egingo dabelarik. Alonsoren ustez, barriz, generoaren aldaketaren arrazoia euskal literatura beraren bilakaeraren ondorioa da, ze “Leturiaren egunkari ezkutua”
gutxi batzuk irakurri ahal baeben, eta duela hogeitahamar urte euskal nobela baltza eskribidutea
posible zan ala ez eztabaidatzen bazan, gaur egun irakurlego kopurua
dexente hazi danez, elebarri baltza
posiblea izateaz gain aurrerantzean gizarte
beraren aldaketak be jasoko dauz.
Beraz, euskal eleberri
baltzaren bi maisu handi hauek euren obrez eta daben ikuspuntuaz berbetan entzutean, gure jakinmina nobela
baltzaren nondik norakoez, zein euskal literaturaren garapenaz asetu, generoaren inguruko gogoeta eragin eta
irakurzaletasuna piztu euskuezan. Neuk behintzat aipatutako hainbat egileen izen eta eleberriak apuntatu nebazan, esker
mile aunitz antolatzaileei eta ia hurrengoan be halakoez disfrutateko
aukerarik dogun!
Comentarios
Publicar un comentario