Bob?





2016-10-14 / Anjel Lertxundi

Ezuste handia. Ezuste atsegina. Poesia belarrietatik jasoa; poesia eta musika eskutik kalean, dantza librean; poesia diskoetan eta bafleetan; poesia baliabide modernoekin barreiatua; poesia kontzertu, errezitazio, ahots; poesia aldarrirako, poesia protestarako; poesia etorkizunerako polboraz kargaturiko arma; kaleko haize kutsatua arnastutako poesia unibertsitateak, akademiak, elitismoa eztulka jarriz; poesia ohekide, poesia izara.

Begiratzen badiogu euskal poesiak ere musikariei esker egin duen bideari; kontsideratzen badugu liburuetatik etorri ez zaigun poesia guztia; gogoratzen badugu gure poetek kantarientzat propio idatzia; balioztatzen badugu kantagintzak euskal kulturari egin dion ekarria; aztertzen badugu zein larretan mamurtu dugun iruditeria poetikoa; pentsatzen badugu musikak eta hitzak zer nolako plazak bete dituzten gurean; lipar batez badarik ere, aurreiritzietatik baztertuko bagenu liburua dela poesiaren etxe bakarra...

Comentarios

Entradas populares de este blog

JESÚS MONZÓN REPARAZ

ANTZERKIAZ

21 ILUSTRACIONES DE TONY FUTURA