MOMENTOS


Momentuak
I
Alabatxoari behatzen deutsat
eta bere txikitasunean
daukan begirada garbi horrek,
jolasteko,
sentiduteko,
zoriontsu izateko,
nahi horrek
emozionatu egiten nau.
Behatzen deutsat
eta ikusten dot
bere behako garbia,
harritua, irribarreari lotua,
eta esaten dot
neure gogorako
denok dogula
berez edertasuna,
zoriona ezagutu
eta maitatuak izateko doaia.
II
Berez, denok dogu
edertasunera eroan ahal gaituen
izaera ahaltsua,
edozeinegan ikusi leikez
loratzen esperantzak,
laztanak, irribarreak…
atseden txikienak be,
importantzia dauala.
Ze zorion ahalmena
geugaz dogu arnasean,
ikumenean, pentsamenduan…
Baina ur hotzetako egunerokotasunean
izoztutako ertzen
ihesean goaz, doaiak
galduz gorputza
zilbor heztera lotu nahian,
konturatu barik ur argietako
hondartzetara goazela,
bedeinkatuko gaituen atsedenera.

Comentarios

Entradas populares de este blog

EZ DOK AMAIRU

21 ILUSTRACIONES DE TONY FUTURA

“TRUE WEST"