BOB? DYLAN?
Beñat Sarasola Dylan bati Literatura Nobel Saria ematekotan Thomasi eman behar ziotela eta ez Bobi usteko dute askok. Ezagun da gainera Robert Allen Zimmerman gazteak poeta galestarrarengandik mailegatu zuela Dylan hura tabernaz taberna gitarra eta armonika aldean ibiltzen zen garaian. Bere lehenengo diskoko Talkin' New York kantuan kontatzen du nola behin kafetxe batera joan eta bertako arduradunak esan zion kirten baten moduan kantatzen zuela, han folk musikariak nahi zituztela. Jakin izan balu zeken hark mende erdi geroago ate herdoildu baten ahotsa zuen hura Samuel Beckett eta Gabriela Mistral eta Albert Camusen aldamenean paratuko zutela. Epaimahaiak Dylanen kantugintza nabarmendu du sariaren merituak justifikatzeko, AEBtako tradizio luzea berritu izana. Hain justu atzetik aurrerako bidaia balitz bezala, idatzizko sorkuntza alde batera utzita, tradizio hori berreskuratzen dihardu azken bi urteotan, Frank Sinatrak inoiz kantatutako abestien ...