Entradas

Mostrando entradas de octubre, 2011

Irribarre etruskoa

Imagen
                  Zapatua izanda eta hain obra ezaguna, Printzipal antzokian jendetza  bilatzea espero neban eta halan izan zan, jendez lepo egoan. Irribarre etruskoa eleberri ezagunaz disfrutauteko alkartu ginan han gengozanok, Jose Luis Sampedro idazleak  heriotzaren aurrean adineko gizon batek daukazan  beldur eta gogoetez elaberrian eskribidutakoa antzeztuz ikusteko prest. Antzezlanean Hector Alteriok maisuki lantzen dauan protagonista nagusia,  aitite Bruno , antzinako garietara bueltauten da,  partizano izan zan garaira adorea berreskuratzeko, intentzitate nabarmenez bizitako uneen indarraz tente irauteko. Baina damua be hor dago, gorrotoa legetxe, Caronte bere herriko fazista baino beranduago hiltzeko nahi sutsua, bere emaztea inoiz ez aitatzea, alabagaz daukan hartu emona ezezagun batekin izan litekeenaren parekoa izatea...  Brunorekin bizitzea ez da erraza, leg...

KARENKA

Imagen
KARENKA Heriotzari behatu neutsan eta neure isladak ez eban distirarik bere begi ninietan, konturatu nintzan neure momentua be ailegatuko zala, eta orduan  akaso oraintxe lez, zeozein egongo dala neure begietara behatzen, keinuan, arnasean nire dardararik somau barik, eta  orduan akaso zutik dala, behangainaren kontra jausten sentituko dau bere gorputza, beherantz, kolpe sikuan txikitua sentiduteko, kristala milaka zatitan lez, eta  hasperen galduaren tinkotasunaz kexatu barik, mina eutsiz zutik segiduko dau barrua hartuta. Doluaren ito beharra eguzkitan mintzen dauan argia lez, iltzatuko jako ezinegona azalean, arnasean, gorputz dardarean ezintasunaren minik sakonenean, eta ulertuko dau nik neuk ulertu neban lez heriotzak betiko eroango dauala, eroango gaituela, astigarretik  haizeak astindu xuabean ostoak askatzen dauzan lez.

HUTSUNERIK EZ DA

Imagen
  Hutsunerik ez da Hutsunerik ez da begirada eta keinu artean, ihesik  usoak sargoritan hegan doazela, nora doa  sentipen mindua? Jaramonik ere merezi ez dudala diost irribarrez gorantza doan lepoak, kokotsak, ezpainak… eta begietara ez naiz ausartzen begiratzen , distirarik ez dut ikusiko eta. Zer espero nuen ba? Ez dakit, igual erantzun bat, beharbada…  hitz gozo bat, gehiagorik? Leike. Asmakizunek norbere kontra jotzeko joera dute, minak mina dakar, eta  zorabioaren indarra amildegirantz zoazenean,  geldi ezina da ihesik   usoak sargoritan  hegan doazela lez. Hala ere,  ezetz esaten jakin behar da, bakean uzteko  esan behar zenidan, Esadazu mesedez:  “ Bakean utzi,  nazkatu nauzu eta”, zergatik ez?, hitz neutroekin  mina bera bada. Itxaropen ezak  norabidea aldatzera garamatza, derrigorrez mindu behar minduak ez izateko, zergatik hainbeste itxurakeria? Gehiegi  eskatzerik ez dago ezer ez duzunea...

BEHIEN BIDETIK

Imagen
BEHIEN BIDETIK Behiak kolunka pisutsuan, dabandaka, irmo doaz marmarrean, sendo etxerantz ilunabarrean, basoa itzal bihurtuta, azken argi erionean. Minik bako etorkizuna dabilt gogoan, negar zotinek tantaka isuritako oihartzunaren garrasia isiltzeko, iltzatutako ahalegin itoaren taupadaz librau, haizeak beldurra harrotzen ez dauan goizalde zurian esnatu nagian. Makalaldia atzean izerditutako izara bustietan sukarragaz lagata, argia ene gogoan itzaletik loratu berri da. Behi galantak indartsu, balanzaka, gorputz mardula berezko inertzian, etxeko bidean doaz zuzen, etsipenen gainetik, denbora goseari, estaltzeari, egarriari, heriotzari lotuz, bidean aurrerantz marmarrean,  irmo. Etorri, zatoz, jakizu karenka zaitudala, gogoz hotz, sentikor, uzta ona izateko ahaleginetan eteteko beldurrik  barik . Zatoz, ez naiz loa galtzearen beldur, hutsunik bako eguerdien bila, atsedenean sosegua indartzeko beharra dot. Iturriko ur metalak zelai izoztuan bide egin dagian, er...