HUTSUNERIK EZ DA
Hutsunerik ez da
Hutsunerik ez da
begirada eta keinu artean,
ihesik usoak
sargoritan
hegan doazela,
nora doa sentipen mindua?
Jaramonik ere
merezi ez dudala
diost irribarrez
gorantza doan lepoak,
kokotsak, ezpainak…
eta begietara ez naiz
ausartzen begiratzen ,
distirarik ez dut ikusiko eta.
Zer espero nuen ba?
Ez dakit,
igual erantzun bat,
beharbada…
hitz gozo bat,
gehiagorik? Leike.
Asmakizunek norbere kontra
jotzeko joera dute,
minak mina dakar,
eta zorabioaren indarra
amildegirantz zoazenean,
geldi ezina da
ihesik
usoak sargoritan
hegan doazela lez.
Hala ere, ezetz esaten
jakin behar da,
bakean uzteko
esan behar zenidan,
Esadazu mesedez:
“ Bakean utzi,
nazkatu nauzu eta”,
zergatik ez?,
hitz neutroekin
mina bera bada.
Itxaropen ezak
norabidea aldatzera garamatza,
derrigorrez mindu behar
minduak ez izateko,
zergatik hainbeste itxurakeria?
Gehiegi eskatzerik ez dago
ezer ez duzunean emateko,
hitzak? Ez dira nahiko
erantzunik ez dagoenean.
Hutsunerik ez da
keinu eta begiradetan
keinu eta begiradetan
bion arteko urruntasuna
ortzera begira
planeten ibilbidez
neurtzen dela,
heriotz bufadak narama
usoak hegan
sargoritan doazela
eskukada hauts lez.
sargoritan doazela
eskukada hauts lez.
Besarkada bat,
Imanol
Comentarios
Publicar un comentario